Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
01 de julio de 2009
Mucho ruido y pocas nueces
Mariné Pueyo y Mikel Gastesi, Concejales independentistas en el Ayuntamiento de Iruñea
30 de junio de 2009
SANFERMINAK EUSKARAZ/ NUESTRA FIESTA Y CULTURA VIVA
Sanfermin Euskalduna ekimena
13 de noviembre de 2007
Iruñeko Eguna
Batzarra Iruñeko Egunaren antolaketarako
Hilaren 15ean egingo da batzarra Iruña Taldearen lokalean
Ospakizuna «jende artean zabaltzeko» asmoarekin, batzarra egingo da hilaren 15ean. Auzoetan lan egiten duen jendeari eta kultur taldeei zuzendutakoa da. Hitzordua arratsaldeko 20.00etan izango da, Iruña Taldea dantza taldearen lokalean (San Lorentzo 10, behea).
Gora Iruñeak, Iruñean eta Iruñeko auzoetan jai herrikoi, parte hartzaile eta paritarioen alde lan egiten duen plataformak datorren azaroaren 29an, Done Saturniren egunean, Iruñeko Eguna 2007-a antolatu du.
«Jai honen antolakuntzan Gora Iruñea!-n lan egiten duten erakundeek parte hartu dute: auzoetako Jai Batzordeak, Peñen Federazioak eta kultur eta herri taldeak. Iruñeko jaia Iruñeko bizilagunen jai bihurtu nahi dugu jai hau ospatuz, eta behar den bezala ospatu nahi dugu, jendeak parte hartuz eta kaleak auzoetako eta herri mugimenduaren kolorez margotuz. Orain arte jai hau erlijio-ospakizunez eta guztiok ordaindutako bazkari ofizialez bakarrik ospatzen bazen ere, hiri honen egunekotasuna bizi duen Iruñeko biztanleriak ere ospatzeko eskubidea duela uste dugu».
29ko ospakizunak aurreko egunean hasiko dira haurrendako espektakulu batekin. 29an, goizean, Alde Zaharrean barrena kantari hasiko dira eta gosariak, txistorradak eta txikiteoak auzo guztietan egingo dituzte. Goizean zehar kaleetan barrena musika egongo da. Eguerdian Alde Zaharrean beste auzoetako jendeari harrera egingo zaio eta ondoren guztiak batera karpa batean egingo den bazkarira joango dira. Bazkal ondoren dantzaldia izango da.
Egitarau osoa
Hilaren 28an, Pirritx eta Porrotxen ikuskizun berria estreinatuko da Anaitasuna kiroldegian, 17.00etan hasita. Sarrerak Elkar megadendetan (Xalbador eta Xalem), Abarzuzan eta auzoetan ohikoak diren tokietan eskuratu daitezke 5 euroren truke.
Hilak 29, astelehena: Iruñeko Eguna
– 10.00ak inguruan: Auzo bakoitzean hamarretakoa eta txistorra, musikaz lagundurik, eguna girotzen hasteko. Tokiak aldez aurretik zehaztuko dira auzo bakoitzean.
– 12.00etan: Txarangak, fanfarreak, txistulariak, trikitilariak, gaitariak, albokariak eta joaldunak Alde Zaharreko kaleetan barrena.
– 13.30ean: Alde Zaharreko bizilagunek Iruñeko auzoetatik etorriko den jendeari ongietorria egingo diote Gazteluko plazan. Bertan, musika eta saio dantzagarriak.
– 14.00etan: Gazteluko plazatik abiatuta, kalejira herri bazkaria egingo den tokira.
– 14.30ean: Jito Alaiko karpan bazkari herrikoia. Gora Iruñearen ekitaldia.
– 16.00etan: Bazkalondoa, kafe eta kopa barne.
– 17.30ean: Herri berbena.
– 20.00etan: Festa amaiera.






Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.