Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
02 de diciembre de 2008
SALUD Y ANTENAS DE TELEFONÍA MÓVIL
Un colectivo de vecinos y vecinas del barrio de Mendebaldea
01 de diciembre de 2008
Pauso bat harago, pauso bat euskararen herriruntz
Unai Larreategi Euskal Herrian Euskarazeko kidea
16 de julio de 2007
Musika
Chill out gauak Zaldi Zurian
Musika elektronikoa egiarauan dagoen nobedade nagusia da
Udarekin batera, Zaldi Zuriko kontzertuen kartel tradizionala dator. Aurten, ohikoak diren rock eta pop rock talde anitzen saioeztaz gain, Zaldi Zuriak asteazkenero musika elektronikoz osatutako saioak eskainiko ditu.
Aurreko urteetan baino lehenago hasi dira kontzertuak, gehienbat baldintza meteorologikoak direla-eta. Ekainaren 14an, hain zuzen ere, La Prima Janis rock taldeak eman zion hasiera Iruñeko udako kultura eskaintza eskasean finkatu den Zaldi Zuriko musika egitarauari.
Edizio honetako nobedadea musika elektronikoko saioak dira. «Ez dira jendea erakartzeko programatu, baizik eta gure kultura eskaintza zabaltzeko», azaldu du Alfredo Domeñok, Zaldi Zuriko musika egitarauaren arduradunak.
Saiook asteazkenero egingo dira, 20.00etatik aurrera, eta bi ordu eta laurdeneko iraupena izango dute gehienez.
Chill out emanaldiak, aldiz, ekainaren 20an hasi ziren Nicolette Club de ritmoko Txabi Fun-tsak-enarekin. Sanferminetan ez zen emanaldirik eman eta uztailaren 18an hasiko dira berriro ere, Millán de Honyar2 arduratuko da horretaz. 25ean, asteazkenarekin, Bilboko Alain de Electronische-ren txanda izango da.
Abuztuaren 1ean, asteazkena, berriz, Iruñeko Aniana arituko da, eta 8an, Martin Buddin, iruindarra hura ere. Buddin izango da uda honetako egitaraua itxiko duena.
Kontzertu guztiak 20.00etan hasiko dira:
• Uztailak 19: Folk Faranduls (folka)
• Uztailak 26: Marti-K (pop rocka)
• Abuztuak 2: Airam (pop rocka)
• Abuztuak 9: Kerobia (pop rocka euskaraz)






Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.