14 de febrero de 2007

Haur-eskolak

Euskarazko haur-eskolen alde

Haur-eskolak Euskaraz plataforma osatzen duten aita-ama eta hezkuntzan lan egiten duten profesionalek prentsaurrekoa eman zuten.

this.speed=10; this.fadeSpeed=200; this.topNav='no'; this.overlayNav='yes'; this.dropShadow='no'; this.captions='yes'; this.border=1; this.copyright='yes'; this.foot='bottom'; this.IPTCinfo='no'

Beren aldarrikapenen atxikimendua eskatu dute, eta alderdi politiko desberdinekin, sindikatuekin eta eragile sozialekin bilerak burutuko dituztela iragarrri nahi dute, baita zenbait mobilizazio aurrera eraman ere.

«Haur eskolek pairatzen duten egoera larriarekin kezkaturik eta bereziki euskarak jasaten duen diskriminazio ikusgarriarekin kezkaturik» elkartzea erabaki dute, horrela «Iruñeko haur eskoletan gertatzen ari zena ikertzeko asmoz».

Datu bilketa sakona eta bilera luzeak egin ondoren, haur eskoletan bizitzen ari zen egoera kezkagarria salatzeko plataforma bat eratzea erabaki genuen. «Honekin Iruñeko udalari auzo guztietan euskarazko plaza kopuru nahikoa eskaini dezala exijitu nahi diogu» azaldu dut. Iruñeko Haur-eskolen inguruko txostena landu berri dute.

 

Datuak eta aldarrikapenak

 

Egun, Iruñeko udaleko 10 haur eskola daude eta 0-3 urteko zikloa atenditzen duten Nafar Gobernuko beste 5 eskola. Horretaz gain, momentu honetan haur eskola berri baten obrak bukatzear daude. Beraz, datorren ikasturtean Iruñean 16 haur eskola egongo dira.

Hizkuntzari dagokionez, 16 haur eskola horietatik soilik bik gauzatzen dute  beren hezkuntza proiektua euskaraz, Txantrean kokatutako EI Izartegik eta EI Egunsentik hain zuzen ere. Gainontzekoak 12 dira gaztelaniaz eta 1 ingelesez. Gainera,  haur eskola berria ingelesez zabaltzeko asmoa dago.

Plazei dagokionez, ikus dezakegu, gazteleniako 12 haur eskolek 977 haur atenditzeko edukiera duten bitartean, euskaraz 127 plaza, soilik, eskaintzen direla. Bestalde, Hello Rochapeak 123 haurrentzako edukiera badu, eta Hello Azpilagañarekin 123 plaza gehiago ingelesez izanen litzateke; hortaz, 246 plaza inglesez.

Datu horien aurrean plataformako dideek zera diote: «Argi eta garbi, gure haurren heziketa euskaraz izatea aukeratzen dugunok diskriminazio bikoitza pairatzen dugu, hau da,  plazen kopuruarengatik eta baita Iruñean dauden 2 euskarazko haur eskola bakarrak Txantrea auzoan daudelako ere. Horrela urruti dauden auzoetako familiak, hau da, Etxabakoitzeko familiak, Arrosadiakoak, Mendillorrikoak, Donibanekoak eta abarretakoak, bidaia luzeak egin behar dituzte egunero eta askotan ez zaie konpentsatzen. Guzti hau oso larria iruditzen zaigu, bere haurra euskaraz hezitu nahi duen familiak ez baitu aukera errealik».

Euskarazko plaza gehiagoren eskaera aintzineko gauza dela adierazi dute. «1995. urtetik udalak Iruñeko biztanlegoari zin egin zion hurrengo haur eskola euskaraz izanen zela; baina konpromezua hau ez da bete, ez Mendebaldeako eskolarekin (1995.urtean zabalduta), ez Mendillorriko eskolarekin ( 2002. urtekoa), ez Hello Rochapearekin (2004koa), ezta Hello Azpilagañarekin ere. Beraz, azken 12 urteetan ez da haur eskolarik euskaraz ireki Iruñean, nahiz eta helburu honekin mobilizazio eta plataforma anitzak osatu», diote. Bestalde, D ereduko matrikulazioek urtetik urtera gorantz egin dutela azaldu dute. Iruñerrian, 2006/07ko ikasturterako D ereduan 3 urteko 737 haur matrikulatu ziren, eta, aldiz, I ereduan 131 haur. Euskarazko matrikula kopurua ia 7 aldiz handiagoa da.

«Honen guztiarengatik, oso larria iruditzen zaigu, familiei aurrekontsultarik egin gabe, Iruñeko Udalak Azpilagañako  haur eskolaren hizkuntza eredua inglesez izan dadin erabakitzea. Horrela “Hello Rochapea”ren ildotik jarraitzeko». Gainera, «ez dugu ulertzen zein irizpide erabili dituen Iruñeko udalak erabaki hau hartzeko garaian. Kontuan hartu behar dugu, euskarazko eskaera ingelesezkoa baino askoz ere handiagoa dela».

Adierazi dute ez dela ahaztu behar euskara Iruñeko hizkuntza koofiziala dela, ez, ordea, inglesa; eta hortaz, bere haurrak euskaraz hezi daitezen nahi duten hiritar guztien eskubideak Iruñeako Udalak errespetatu beharko lituzkela. Eguneko legedian honela ageri baita: hau da, Euskararen erabilpenerako Iruñeko Udal Ordenantzan, 26. artikuluan; eta Hizkuntza gutxituen edo Herri Hizkuntzen Europako Eskutitzan, 7. eta 8. artikuluan.

Bestalde salatu nahi dute «diru publikotik 2.023.467 euro erabiliko direla eskola berri hau eraikitzeko, eta, Hello Rochapearekin gertatu bezala, eskola honen kudeaketa enpresa pribatu bati emanen zaiola. Guzti honek, Iruñeko haur eskolak betidanik izandako proiektu aintzindari eta kalitatezkoa apurtzen du, eta kudeaketa pribatua, zalantzazko kalitatea eta asistentzialak diren eskolak sortzen ditu».

Gauzak horrela, «gure haurren heziketarengatik kezkaturik gauden gurasoak izanda, Iruñeko udala salatu nahi dugu Azpilagañako haur eskola euskaraz ez irekitzeagatik, eskaerari kasorik ez eginez eta hiritar guztion hizkuntza eskubideak bermatu gabe utziz. Iruñeko udalari euskara plaza kopuru nahikoa eta plazen kokapen egokia exijitu nahi diogu, kalitatezko haur eskolak sortuz, Hello Rochapea ireki arte egin duten modura, pribatizatu eta asistentzialak bihurtu gabe».
 
 

Euskera, Educación, Denuncia

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.