26 de febrero de 2008

Jai Batzordea

Jaien Batzordea bi hilabetez behin bilduko da, PSNk proposatu bezala

EAErek Batzordean hartutako erabakiak lotesleak izateko proposamena egin bazuen ere, neurri hau ez zen onartua izan.

Iruñako Jai Batzordea bi hilabetez behin bilduko da gutxienes,  bai Na Baik baita UPNk ere ontzat eman zuten PSNren proposamenaren arabera. Ezohiko bilerak egiteko aukera ere egongo da, baina horretarako Batzordearen herenak eskatuz gero. EAEk, bere aldetik, Jai Batzordean hartutako erabakiak lotesleak izateko eskaera jarri zuen mahai gainean, baina ez zen onartua izan.

Batzordearen eta bertako Kultura, Kale eta Entzierroaren lantaldeen eraketari dagokionez, ez zen argi gerditu, baina urrengo astelehenean behin betiko konposaketa aurkezteko hitza eman zuen UPNk. 

EAEren proposamena 

EAE-ANV udal taldeak San Fermin batzorde berezi baten proposamena egin zuen, Udalak jaietako programaren bai antolakuntza baita garapenean ere herri taldeekin elkarlanean hasteko helbururarekin. Hiritargoari parte-hartze errealari irekia egonen den batzorde bat dela aipatu zuten EAEkoek, eta lehen bilera martxoaren 31 baino beranduago ez dela izango zihurtatu dute. 

Jaietako aurreko asteetan egiten diren kanpainei buruz ere eman zuten bere iritzia EAEkoek, baita proposamen berri bat plazaratu ere: emakumearen errespetua, berdintasuna eta jaietan duen papera landuko duen kanpaina berri bat egitea.

Modu honetan, EAEkoek hiri guztiko sektoreen iritziak aintzat harzeko proposamena eratu zuen, "herri talde hauek benetako parte hartze bideak"  direla eta, "eguneroko udal bizitzan kontuan hartu beharko zirenak" argudiatuz. Herri mugimendu honen aurrean Udalak adierazten duen beldurra ere argi utzi nahi izan zuten.

 

Fiestas, Partidos políticos

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.