14 de mayo de 2008

Euskal astea

La Jaranaren euskal astea datorren larunbata arte luzatuko da

Larunbateko bazkalostean Niko Etxartek Jarana Kantuz ekimenan parte hartuko du

Iragan den larunbatean, hilaren 10an, La Jarana peñaren Euskal Astea hasi zen. Euskara nonahi, Jaranan ere bai! lelopean ekimen ezberdinak gauzatuko dira aste honetan zehar.

Aurreko larunbatean ipuin kontalaria egon bazen, atzo euskal mitologiari buruzko hitzaldia izan zen peñaren egoitzan. Bihar, aldiz, arratsaldeko 20etan Manuel Altunak, Jaranako kideak, mendigoizaletasunari buruzko hitzaldia eskainiko du. 

Halere, Euskal Astearen egun nagusia datorren larunbatean izango da. Egun honetan eguerdiko 12etan Herritrikirekin triki poteoa eginen dute. Ondoren herri bazkaria antolatu dute peñako egoitzan eta bazkalostean Jarana Kantuz jaiaren aurkezpena egingo dute. Ekimen honetan Niko Etxartek parte hartuko du. 

Arratsaldea kantatzen eman ondoren, gau partean autogestionatutako afaria egingo dute, goizaldera arte barra irekia izanen dute. Larunbateko bazkarira joan nahi duten guztiek 20 euroko txartela eskuratu behar dute. 

 

Fiestas, Euskera, Tiempo libre

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.