Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
02 de diciembre de 2008
SALUD Y ANTENAS DE TELEFONÍA MÓVIL
Un colectivo de vecinos y vecinas del barrio de Mendebaldea
01 de diciembre de 2008
Pauso bat harago, pauso bat euskararen herriruntz
Unai Larreategi Euskal Herrian Euskarazeko kidea
02 de noviembre de 2007
Kultura
LiteKantura emanaldiak azaroan zehar
Azaroan zehar hainbat ikuskizun izango da Iruñerriko hainbat tokitan
Formatu txiki eta kalitate handiko ikuskizunez osaturik, Iruñerriko kultura zirkuituaren bigarren edizioa izango da aurtengoa. Atarrabiako, Burlatako eta Iruñeko Txantreako eta Alde Zaharreko herritarrei euskaraz sortzen den kultura hurbiltzeko ekimena da, hainbat euskara elkartek elkarlanean garatutako proiektua.
Bigarren edizio horretarako, literatura eta musikan oinarritutako kultur ikuskizunak aukeratu dituzte. Ekimenaren bitartez, tokian tokiko euskara zaleei edo kultura zaleei kultur ikuskizunez gozatuz beren aisialdia aberasteko eta inguruko herritarrekin harremanak egiteko aukera eskaintzen zaie. Iruñerrian, ziklo honetan parte hartzen duten elkarteak: Atarrabiako Karrikaluze Euskara elkartea, Burlatako Axular Kultur Elkartea, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartea eta Iruñeko Alde Zaharreko Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea.
Euskal Herriko 88 euskara elkarte biltzen dituen Topaguneak Euskara Elkarteen Federazioarekin batera eratu du zirkuitua. Iruñerriko kultur zirkuitua Federazioak kudeatzen duen Kultur Errota izeneko programazioaren barnean kokatzen da eta horrek hainbat kultur arlotako ikuskizun ugari jartzen ditu aukeran.
Egitaraua:
–8an, 20.00etan. Hamar mezu eta dei bat. Patxi Zubizarreta. Karrikaluze Elkartean. Atarrabian
–17an, 20.00etan. Kontu Kantari. Koldo Amestoy & Pantxix Bidart. Euskaldunon Biltoki. Txantrean.
–22an, 20.00etan. Ezeraiketak. Mikelazulo. Zaldiko Maldiko elkartean. Alde Zaharra.
–30ean, 20.00etan. Hitzak musikan. Itxaro Borda, Mirentxu Agerre eta Patxix Bidart. Axular Kultur elkartean.






Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.