09 de noviembre de 2007

Euskara

Mintzakidek ekin dio ikasturteari

datozen asteetan ere izango dira euskararen gaineko zenbait ekintza

this.speed=10; this.fadeSpeed=200; this.topNav='no'; this.overlayNav='yes'; this.dropShadow='no'; this.captions='yes'; this.border=1; this.copyright='yes'; this.foot='bottom'; this.IPTCinfo='no'

Asteazkenean, hilaren 7a, eman zioten hasiera 2007/08 ikasturteko Mintzakide egitasmoari. Zaldiko Maldiko elkartean elkartu ziren. Bertan aritu zen Aitor Txarterina ipuin kontalaria. Ondoren, askaritxoa egin zuten bertaratutakoek. Bestalde, datozen asteetan ere izango dira Iruñerrian euskararen gaineko zenbait ekintza.

Egitaraua: Euskrz 2z ny dz? Euskaraz gozatu!!!!!

– Azaroaren 10ean, larunbatean, Haur Kabareta (Musika pepinofonikoa zuzenean) Mikael aretoan izanen da. 12:00etan.

– Azaroaren 14an, 20.30ean: Solasaldia Xabier Amurizarekin Irrintzi AEK Euskaltegi berrian.

Duela 25 urte bertsolaritzan iraultza sortu zuen bertsolaria, bitan Euskal Herriko txapeldun, hainbat liburu eta disko egin dituena, literaturara itzuli da, urte batzuk deus kaleratu gabe pasa ondoren. Gainera, Xabier Amuriza gogotsu itzuli da, zazpi nobelak osatuko duen bilduma kaleratuko baitu. Lehenengoa “Dinosauroak horizontean” izanen da eta udaberri aldera bigarrena kaleratzeko asmoa du. Zabalpen lana AEK-ren laguntzarekin eginen du eta horregatik bere lehenengo nobela aurkezteko asmoz, literatur solasaldi bat izanen dugu Xabier Amurizarekin datorren asteazkenean, 20.30ean.

– Azaroaren 17an, larunbatean: Arrosadiako euskararen eguna, beste gauza batzuen artean:

* 12:00etan: Arrosadia Kantuz, Zabaldi elkartetik.

* 17:30ean: Txan Magoa umeentzat, Zabaldi elkartean.

* 21:30ean: Euskaltzaleon  Bertsoafaria, San Fermin Peñan. Jokin Uranga eta Fredi Paiarekin.

* 00:30ean: Gaupasa Modestorekin, San Fermin Peñan.

Euskera

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.