Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
02 de diciembre de 2008
SALUD Y ANTENAS DE TELEFONÍA MÓVIL
Un colectivo de vecinos y vecinas del barrio de Mendebaldea
01 de diciembre de 2008
Pauso bat harago, pauso bat euskararen herriruntz
Unai Larreategi Euskal Herrian Euskarazeko kidea
30 de julio de 2008
Uda
Musika nagusi Zaldi Zurian
Asteartero eta ostegunero musika emanaldiak izanen dira, 20.00etan hasita
Udaran ohikoa den musika eskaintza urriari aurre egiteko sortu zuten Zaldi Zuriko kontzertu saioa, eta aurten ere gogotsu abiatu dute egitasmoa. Ekainaren 18an Nafarroa Oinezeko abestiaren aurkezpenak hasiera eman zion saioari, eta irailaren 18-ra arte luzatuko da, ohikoa bihurtu den THC taldearen emanaldi jendetsuarekin.
Egitasmoaren arduradun Alfredo Domeñok azaldu moduan, beren helburua hiriari zerbitzu kulturala ematea da, jakina baita udaran musika eskaintza nabarmenki urritzen dela, batez ere, sanferminak bukatuta. Zentzu horretan, edizio honetako kartelaren aniztasuna eta egitasmoaren iraupenaren luzatzea azpimarratu ditu Domeñok. Aurten, gainera, 4000 watioko potentzia gainditutzen duen musika ekipo berria dute. Musika taldeei dagokienez, Iruñeko gune epikoena animatuko dutenen artean O`funkillo taldeko kide ohiek sortutako Athanai, Acido C, Gualitxo eta Leihotikan aipatu zituen Domeñok. Gainera, osteguneko emanaldiei gehituta, asteartero chill out kontzertuak izango dira, besteak beste Makala, Aniana edo Revolutionary Brothers-en parte-hartzearekin. Kontzertu guztiak 20.00etan hasiko dira eta dohainik izanen dira.
Egitaraua
Abuztuak 8, Mr.Fylyn.
Abuztuak 14, Athanai.
Abuztuak 21, Terraplenes.
Abuztuak 28, Gualitxo.
CHILL OUT Abuztuak 5, Budin. Abuztuak 12, Kar dj Shola + Álvaro Tapioca. Abuztuak 19 Revolutionay Brothers. Abuztuak 26, Makala.






Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.