Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
05 de enero de 2009
Nafarroa Bai y la crisis
Shanti kiroga y Gorka Mayo. Miembros de la izquierda abertzale
02 de enero de 2009
El Fondo Estatal de Inversión Local: una oportunidad para incluir cláusulas sociales y afrontar “la crisis”
Mikel Artxanko y Andoni Romeo miembros de la Junta REAS –Navarra. Eliana Alemán Miembro de Fundación Empresa y Solidaridad.
01 de enero de 2009
COMUNICADO-CARTA DE ANDREA, SERVICIO DE ATENCIÓN A LA MUJER
Tere Sáez y Amparo león
03 de noviembre de 2008
Nafarroa
Pasa den asteartean atxilatutako lau gazteetatik hiruk, torturak salatu dituzte
Epailearen aurretik pasa ondoren lau gazteak Soto del Realen espetxeratuak izan dira
Pasa den asteartean Polizia Espainiarrak atxilotu eta inkomunikatu zituen Xabier Rey, Aurken Sola, Araitz Amatriain eta Sergio Boada gazte nafarrak gaur pasa dira Entzutegi Nazionaleko epailearen aurretik. Beraietatik hiruk torturak salatu dituzte epailearen aurrean. Lauak Soto del Realen espetxeratzeko agindu du epaileak.
Xabier Rey eta Aurken Sola talde terroristako kide izan eta leherkariak izateaz akusatu dituzte. Araitz Amatriaini Xabier Rey (mutil laguna) bere jardueretan laguntzeaz, (talde terroristarekin kolaboratzeaz) eta Sergio Boada Askatasunarekin loturiko material informatikoa edukitzeaz, horren bidez talde terroristarekin kolaboratu izana egotzi diote.
Torturak salatu dituzte
Xabier Rey-k salatu du poltsa jarri diotela eta kolpeak eman dizkiotela gorputz osoan zehar, batez ere barrabiletan eta buruan. Postura behartuetan egonarazi dutela eta ez diotela lorik egiten utzi.
Honetaz gain tortura psikologikoak egin dizkiotela salatu du. Mehatxuak eta presioak jasan dituela, batez ere bere neska laguna den Araitzekin zer ikusia izan dutenak. Araitz bortxatu egingo zutela esaten zioten, bere arropa ere erakutsi zioten, eta bi alditan Araitz ikustarazi zuten. Aldi berean Araitz behartu zuten Xabierri esatera “esan ezazu guztia, bestela min egingo didate”. Xabierrek mehatxuak jasan ditu bere familiarekin lotuta.
Aurken Solak esan du mehatxatu egin zutela poltsa eta elektrodoekin aplikatzearekin. Postura behartuetan egonarazi dutela eta ez diotela lorik egiten utzi. Kolpeak eman dizkiotela ere salatu du. Autoan zihoazela momentu baten autoa geratu eta bi tiro emanda bertan utziko zutela era esan zioten. Bortxatu egingo zutela ere esan zioten, uzkitik makila bat sartuta.
Araitz Amatriainek salatu du postura behartuetan egonarazi zutela eta kolperen bat eman ziotela. Baina bereziki tortura psikologikoak salatu ditu, bere mutil lagunarekin lotuta. Xabierren jardueren inguruan galdera asko egin dizkiotela, eta baita atzemandako kontrolen inguruko datu batzuei buruz ere. Komisarian behartu zuten deklarazio bat ikastera Xabierrekin kolaboratu duela onartuz. Autoan zihoazela geratu eta “zerbait” egingo ziotela ere esan zioten.
Azkenik Sergio Boadak kolpe eta mehatxuak jasan dituela, baina orokorrean nahiko lasai utzi dutela esan du. Bai epailearen aurrean eta baita komisarian ere egozten zioten guztia ukatu du. Sergiori Askatasuna eta presoen inguruan eta auzoko jaien antolakuntzarekin zuen harremanaz galdetu diote.
Xabier Rey, Aurken Sola eta Araitz Amatriainek ez dute epaile aurrean deklaratu, eta tortura eta tratu txarrak salatu dituzte.







Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.