26 de enero de 2007

Epaiketa

AEK-ko lau kideren aurkako epaiketa egin zen atzo

Itzultzaile batekin jardun zuten euskarazko harremana izate aldera

AEK-ko lau kideren aurkako epaiketan horien hizkuntza eskubideak errespetatzeko lau deialdi egin behar izan dizkiete Nafarroako Auzitegiari.  Aurreneko hiru alditan atzera bota zen.

2004 urtetik Nafarroako Gobernuak Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeari dirulaguntzak murriztu egiten zizkion. Hori salatzeko, 2006ko apirilaren 4an, erakunde horretako lau kide Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren egoitzako terrazan kateatu ziren.

Epaiketan euren hizkuntza eskubideak errespetatzeko eskatu zuten auzipetuek. Baina, hiru alditan prozesua gaztelaniaz egiten saiatu zen Auzitegia. Azkenean, atzo, hilak 25, egin zen epaiketa. Auzipetutako hiruk deklaratu zuten. Itzultzaile batekin jardun zuten epaiketan euskarazko harremana izate aldera. Epaiaren zain gelditu dira auzipetuak. Laugarrenak ez zuen deklaratu, AEK-k adierazi zuenez, “epaiketa euskaraz egin behar zela eskatzen baitzuen".

Elkartasuna adierazteko xedez, Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak elkarretaratzeak egin zuen Auzitegi aurrean epaiak iraun zuen bitartean

Euskera, Tribunales

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.