06 de mayo de 2008

Patxi Zubizarreta idazlea Zaldiko Maldiko elkartean izanen da

Udaberriko zirkuituak bestelako ekitaldiak ere bilduko ditu bere baitan

Zaldiko Maldiko elkarteak Patxi Zubizarreta ekarriko du maiatzaren 9an. Egun horretako arratseko 20:00etan idazle gipuzkoarra Jeans-ak hozkailuan izeneko bere liburuaz solastatuko da bertaraturikoekin elkarteak antolatutako Liburuak irakurriz libertitzen gara zikloaren barruan.

Udaberriko zirkuituak bestelako ekitaldiak ere bilduko ditu bere baitan. Maiatzaren 16an, esaterako, Edorta Agirre idazle bizkaitarrak eta Asisko Urmeneta diseinugileak Elikadurari buruzko apustuak izeneko hitzaldia eskainiko dute ilunabarreko 20:00etan, bien artean idatzitako Baietz okerreko bidea aukeratu! liburuaren gainean hitz egiteko asmoz. Batak eta besteak elikaduraren alorreko ohitura txarrak azpimarratuko dituzte, kritika eta umorearen artean mugituz. Agirreren hitzak Urmenetaren marrazkiek ilustratuko dituzte.
Zirkuitua guztiz borobiltzeko, ekainaren 5eko iluntzeko 20:00etan Joseba Irazoki musikari beratarrak kontzertua emanen du. Bere errepertorio osotik hautaturiko kanta batzuk modu akustikoan eskainiko ditu Irazokik.

Cultura

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.