Kolaborazioak

2009/06/29

Nafarroako Gobernua eta Euskara

Xanti Begiristain Madotz

Nafarroako Gobernukoek, hau da, UPNk, CDNk eta, antza, baita PSNk ere, beste amarru berri bat asmatu dute euskararen normalizazioa oztopatzeko. Kasu honetan, ebazpen bat Erreniega mendiko hedagailu batzuk kentzeko, zehazkiago esanda, Maria irratia, Radio Euskadi, Euskadi irratia eta Euskalerria irratia.

Dagoeneko hamaika mila trikimailu eta zerrikeria sortu dituzte azken hamarkada hauetan, euskarari oinak geldiarazteko; kopurua ia konta ezin ahala da.

Bitxiena eta xelebreena da, gizarteari sinetsarazi nahi diotela demokratak, toleranteak, irekiak, modernoak, pluralak, dibertsitate zaleak eta abar direla, baina euskararen gaia pixka bat ulertzen dugunok badakigu guztiz alderantzizkoak direla, alegia, beraiek euskararekiko direna hauxe da, gaiztoak, maltzurrak, zitalak, bihotz txarrekoak, pertsona eskasak, euskara gorrotatzaileak eta bat eta beste. Botere handiagoa dute, baina arrazoi gehiago ez.

Dagoeneko ez dezatela pentsa irensten ditugula beren gezurrak, iruzurrak, engainuak eta amarruak.

Jendilaje honekin argi eta garbi dago lanean eta euskararen aldeko borroka garbian jarraitu beharko dugula, ez beraiek bezala, eta, batez ere, euskararen gaia arrera atera nahi badugu, uste dut ez dugula beste erremediorik izanen, botoen bidez gailentzea baino. Gora euskarazko komunikabideak!

Zure iritzia

Botoa prozesatzen…

Iruzkinak :

amaia laskibar

2009/06/29 11.56h

Botoen bidez gailendu? Zeini bozka eman baina? Zonifikazioaren zabalpena bozkatzen den momentuan Tibetera oporrtean joaten diren Txentxo Jimenez eta konpañiari? Nire ustetan, euskararen eta euskaldunon eskubideen onarpena herriaren presiotik etorriko da. Euskalgintzaren artikulazio sendo bat behar dugu aurrera urratsak ematen jarraitzeko. Ez dezagun politiko profesionalen eskuetan utzi euskararen etorkizuna. muxu bat.

Orain gutxi egindako zure iruzkina hemen ikusten ez baduzu moderazio bidean dagoelako da

Erantzun :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

Atala guk moderatzen dugu eta testuak ez dira zuzenean argitaratzen, erredakzioan gainbegiratu ondoren baizik. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.