Colaboraciones

25 de marzo de 2008

Zinema ETB1-en

Xabi Begiristain

Martxoaren 18an, BERRIA egunkarian irakurria ahal izan genuen, ETB1en azkeneko bi hilabeteotan ez dutela film bakar bat ere jarri edo eman bere ikusleentzat. ETB2n, berriz, astean 20 inguru ematen dituzte; aldea ikaragarria da.

Joselu Blanco ETBko programazio buruak argudiatzen omen du, zinemaren datuak oso eskasak zirela ETB1en eta horregatik, urteotan barne ekoizpenari ari direla lehentasuna ematen, zinema eskaintzaren aurrean.

Beste alde batetik, joan den udazkenean ETBk 56 film komertzial erosi omen zituen, baina horietatik gehienak gaztelaniazko katean izango omen dira ikusgai.

Honen aurrean, nik honako ideia hauexek adierazi nahi ditut:

ETB1 enpresa publiko bat dela, eta, saiatu beharko litzatekeela ematen zerbitzu on eta plural bat bere ikusle guztiei.

Euskal hiztunak ez garela piztia arraroak eta, beraz, euskal zinema on eta kalitatezkoa ere oso-oso gustukoa dugula.

ETB1eko ikusle batzuek urteak eta urteak daramatzagula euskal film on eta iraunkorren zain.

Euskaldunek euskal zinemari, erdaldunek erdarazkoari bezala, bakarrik hartuko diotela benetako zaletasuna, aukera handi, on eta iraunkorra dutenean, eta ez orain arte bezala, film gutxi, makina bat aldiz errepikatuak nazkatu arte, eta, gainera, sarritan oso kaxkarrak; ez diot nik, baizik eta zinema kritikariek.

Susmoa dudala (baliteke oker egotea) EITBk gehiago inbertitzen duela gaztelaniazko kateetan euskarazkoetan baino, eta hau horrela balitz, niri arrunt gaizki irudituko litzaidake, zeren eta, sinpleki, EITB, izenak berak dioen bezala, batez ere, euskarazko gizartea bultzatzeko sortu baitzen.

Eta bukatzeko, ETB1en bertan badaudela beste programa batzuk, entzuleria txikikoak izan daitezkeenak, baina, hala ere, mantentzen direnak aniztasun eta dibertsitatearen izenean, konparaziora, Teknopolis, Sautrela, eta abar, eta niri oso ongi iruditzen zait, gainera.

Tu opinión

Procesando el voto...

Comentarios :

Josu

2008/03/26 12.31h

Nahiko ados nago zure idatziarekin baina pelikulen asuntoarekin ez nago batere ados. Pelikula guztiak bertsio originalean eta azpititulatuta eman beharko lirateke, bai euskarazko katean eta baita gaztelaniazkoan ere. Dena den pelikulak botatzeagatik botatzea ere ez zait iruditzen oso zentzuduna. Euskarazko "La noche de.."-ren bertsioa edo horrelako zerbait antolatzea oso garrantzitsua iruditzen zait. Balore erantsia eman behar zaio. Bestela jendeak internetetik deskargatu egingo ditu eta.

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.